2024/5/28

Espainiako Boccia Kopa. Argazkia: Haszten Elkartea.

Ronan Murphy lekeitiarra eta bere taldekideak bigarren geratu dira Espainiako Boccia Kopan

Haszten Elkarteko Euskal Herriko bi taldek lortu dute Espainiako Kopara sailkatzea, eta biek zilarrezko domina lortu dute.

Lekeitioko Udaleko ordezkariak, anbulatorioan eskaera egiten. Argazkia: Lekeitioko Udala.

Lekeitioko Udalak "urgentziaz biltzeko eskaera" egingo dio Osasun Sailburuari

Lekeitioko anbulatorioan bizi duten egoera "oso larria" dela salatu dute, eta horregatik bi eskaera "zehatz eta urgente" egin dizkiete Osakidetzari. Era berean, SOS haur eta emakumeak taldeak deitutako giza katera joateko deia egin dute.

Osakidetzari hainbat zerbitzu eskatzeko elkarretaratzea. Argazkia: SOS haur eta umeak.

"Ezinbesteko" osasun zerbitzuak eskatzeko giza katea egingo dute eguenean Lekeition

SOS haur eta emakumeak taldeak deituta, 18:30ean egingo dute giza katea, Paskualitotik hasita; 2.300 sinadura eta hamazazpi atxikimendu lortu dituzte, eta Osasun Sailera bidaliko dituzte.

Gaztetxearen 13+21. urteurrena ospatu dute Ondarroan

Ondarroako Gaztetxeko urteurrenaren egitarauari amaiera eman diote asteburuan. Betepaetako kontzertuekin girotu zuten Gaztetxea domeka goizean.

Lehen proiektu pertsonala aurkeztu du Beñat Bidegain musikari ondarrutarrak

Betepaeta kontzertu zikloaren baitan aurkeztu du Mahl Kobat proiektua Beñat Bidegainek, "Intimo" bezala definitu du eta pozik geratu da egindako lanarekin.

Manzisidorrek eta Barrenetxeak irabazi dute I. Xurdo memoriala

Zapatuan lehiatu zen I. Xurdo memorialaren finala Miruaitz pilotalekuan. Balorazio “ona” egin dute antolatzaileek eta datorren urtera begira jarri dira.

Uriondo eta Okamika, 65. Mungia Txapelketan garaile

Bikote gizaburuagarrak 22-21ekoagaz menperatu ditu Xabier Rekalde eta Urko Bullon. Okamikak jokalaririk onenaren saria ere jaso du. Uriondo Bergara Hiria txapelketan eta Ortuellako Probintzia Artekoan ere nagusitu da.

342 ikasle batuko ditu Zientzia eta Teknologia Egunak

Barikuan [maiatzak 31] egingo dute Markina-Xemeingo Atxondo Kiroldegian.

Kirol Jaia, Markina-Xemeinen. Argazkia: Markina-Xemeingo Eskola Kirola.

Eguraldia lagun, "oso ondo" joan da Markina-Xemeingo Kirol Jaia

Zapatuan [maiatzak 28] kirol desberdinak probatzeko aukera eduki zuten Markina-Xemeingo ume eta gaztetxoek; jende ugari ibili zen bai goizean, eta baita arratsaldean ere.

1939an jaiotakoak omendu ditu Beti Jaik. Argazkia: Beti Jai Elkartea.
'Eraitsi S.L.' antzezlana Amoroton. Argazkia: Amorotoko Udala.

Adin guztietako herritarrak elkartu dira 'Eraitsi S.L.' antzezlana ikusteko

Goitibera antzerki konpainiak domekan [maiatzak 26] eskaini zuen antzezlana, Amoroton.

Tarine musikaldian

Tarine musika eskolak Musikaldia topaketan parte hartu du

Eguenean [maiatzak 30] 18:30etik aurrera Udaberriko Soinuak kontzertua eskaniko dute, Arretxinagan.

Olatz bailarako leizeak, aztergai Mutrikuko hitzaldian

Eguenean [maiatzak 30] Mutriku inguruko leizeetako bizidunei buruzko hitzaldia eskainiko du Oier Gorosabelek.

Ondarroako ikastetxeak Palestinaren alde

Kamiñazpiko pasealekua aldarriz bete dute Ondarroako hiru ikastetxeek, Palestinaren alde.

35 ume elkartu dira Lekeitioko Atletismo Egunean. Argazkia: Tximista Atletismo Taldea.

35 gaztetxo inguru elkartu dira Lekeitioko Atletismo Egunean

Lekeitioko Tximista Atletismo Taldeak antolatuta hainbat proba eta jolas egin dituzte lekeitiarrek.

Gehiago