Ondarru Igeri Taldekoak Euskadiko Jokoetan aritu dira
Bi domina etxeratu ditu Nare Arruabarrenak. Getxon lehiatu den Udaberriko Sarian Espainiako Txapelketa lehiatzeko gutxieneko denbora lortu du Elaia Mujikak.
Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak hartu ditu asteburuan Galdakaoko Urreta kiroldegiak eta Ondarru Igeri Taldeko zortzi igerilarik parte hartu dute, baita dominak etxeratu ere. Nare Arruabarrena igerilariak bi probatan parte hartu zuen, eta bietan podiumeko hirugarren postura igo zen.
Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako kimu kategoriako denbora onenak dituzten igerilariak batu dira Galdakaon, hala nola, 2011/2012 urteetako neskak eta 2010/2011 urteetan jaiotako mutilak. Ondarroa Igeri Taldearen kasuan, parte hartu duten igerilari guztiak 2011 urtean jaiotakoak izan dira.
Ondarru Igeri Taldeko igerilarien postuak:
- Eihar Ikutza
- 200 Libre (16)
- 100 Estilo (8)
- Aitor Laka
- 100 Estilo (15)
- Nare Arruabarrena
- 100 Bular (3)
- 200 Bular (3)
- Garazi Bemeosolo
- 100 Bizkar (5)
- 200 Bizkar (5)
- Ane Osa
- 100 Estilo (4)
- Aiora Gabella
- 100 Bizkar (16)
- Izaro Flores
- 100 Bizkar (6)
- 200 Bizkar (4)
- Ainhize Otxoantesana
- 100 Estilo (7)
- 100 Bular (15)
Horrez gain, taldeko neska mutil federatuek (2010etik gora) Udaberriko Sarian parte hartu zuten Getxon. Txapelketa Bizkaiko eta Euskadiko Txapelketetarako lanketa bezala baliogarri izan ohi da, eta maila ona erakutsi du taldeak. Igerilarien lorpenean Elaia Mujikak Espainiako Txapelketa lehiatzeko gutxieneko denbora lortu zuen 50 libre proban.