Karmen Jaietako nagusien danborradan jotzeko izen ematea zabaldu dute
Ekainaren 10era arte eman ahalko da izena. Danborrada, berriz, uztailaren 12an egingo dute.
Markina-Xemeingo Bateratze Guraso Elkarteak antolatzen duen danborradan izena emateko epea zabaldu dute. Nagusien danborrada izango da, eta ekainaren 10era arte egongo da izena emateko aukera; parte hartu nahi dutenek danbor jole edo sukaldari joateko aukera edukiko dute. Jakinarazi dutenez, nagusien entseguak uztailaren 8an, 9an, 10ean eta 11n izango dira, denak Kultur Aretoan; danborrada, berriz, uztailaren 12an egingo dute. Hala, izena emateko esteka zabaldu dute sare sozialen bitartez, bai eta karteletan ipini duten QR kodigoaren bitartez ere.