Lekeitiok hartuko du Bizkaiko Traineru Txapelketa, domekan
10:30ean hasiko da Bizkaiko traineruen lehia.
Arrauneko maila goreneko txapelketak hasteko hilabete eskas falta da, eta gogoz daude arraunlariak lehiagaz hasteko; aurretik, baina, ez dute geldik egoteko astirik edukiko. Izan ere, Bizkaiko arraunlariek domekan dute hurrengo hitzordua: beste urte batez Lekeitioko urek hartuko dute Bizkaiko Traineru Txapelketa, 10:30ean hasita.