500 ibiltari batu ditu VIII. Binke Trail Martxak
Barikuan [maiatzak 31] Berakruz Ikastolako kideek ibilaldia egin zuten herrian eta inguruetan zehar, eta aurtengoan ere, "oso pozik" amaitu zuten eguna.
Markina-Xemeingo Berakruz Ikastolarentzat ezinbesteko jaia bihurtu da azken urteetan Binke Trail Martxa. Aurtengoan ere, ikastolako ikasle, irakasle, guraso eta langileak elkartzeko aukera ezin hobea izan da, eta 500 parte hartzailetik gora batu ditu zortzigarren edizioak.
Parte hartzaileek hiru ibilbide eduki zituzten aukeran. BINKE ibilbidea aukeratu zutenek zazpi kilometroko ibilbidea egin zuten; Olabetik igo ziren Gabaroko merenderoko bidegurutzera arte, eta Lesanditik Axpera jaitsita, berriro ikastolara itzuli ziren. BINKEtxiki ibilbideak berriz, 4,85 kilometroko zituen: igoerarik barik, Olabetik pasa eta beheko aletik Lesanera joan ostean, Axpetik igarota heldu ziren Ikastolara. BINKEtxu ibilbidekoek 2,8 kilometro egin zituzten: “Herrian zehar txikitxoenentzat ordu erduki ibilbide txikia izan zen”.
Parte hartzaile guztiek “oso pozik” amaitu zuten eguna, eta antolatzaileak ere pozik geratu dira aurtengoagaz: “Oso giro polita sortzen da. Sekulako jaia da ikastolarentzat. Aurten gainera, lehenengoz argazki lehiaketa egin dugu, eta horrek ere arrakasta eduki du. Jendea oso pozik geratu da; egunari sekulako kolorea ematen dio”.