2024/6/3

Mutrikuko Udalak Saturrarango hondartzarako behin behineko konponbidea bilatu du

Kantinaren eta komunen zerbitzuak izango dira aldatuko diren bakarrak, gainerakoak berdin jarraituko du Saturraranen.

Ion Egia, Etxebarrian bizkorrena

Luiando-Ganzedo etxeko txirrindularia nagusitu da Etxebarriako VII. Sari Nagusian.

Ondarroa AE, banderatik urrats bakarrera

Ondarroa Arraun Elkartea, garaipenaren atarian geratu da, emakumezkoen Bizkaiko Traineru Txapelketan. Isuntza hirugarrena izan da gizonezkoen artean.

2024ko Zientzia eta Teknologia Eguna, Markina-Xemeinen.

"Beharrezkoa" izan da aurtengo Zientzia eta Teknologia Eguna ere

Barikuan [maiatzak 31] Markina-Xemeingo Atxondo Kiroldegian Lea-Artibaiko 342 umek eskualdeko enpresa eta elkarteen jarduna ezagutzeko aukera eduki zuten. Antolatzaileek ekimenaren balorazio "oso positiboa" egin dute.

Ondarroako Udalak 2024ko aurrekontua onartu du, iazkoa baino %12 txikiagoa

Hiru izango dira urteko proiektu azpimarragarriak: futbol zelaiko aldagelen eta Kamiñazpiko igogailuaren obrak eta Berdura Plaza eraberritzea. EAJ abstenitu egin da.

Mario Zatika Euskaldunak Australian

Euskal emigrazioaren inguruko udako ikastaroa hartuko du Ispasterrek

Uztailaren 5ean eta 6an ‘XIX-XX mendeetako euskal emigrazio(ar)en tokian tokiko ikuspegi anitzak’ hitzaldi zikloa antolatu dute eta izen ematea zabalik dago.

8. Binke Trail Martxa. Argazkia: Berakruz Ikastola.

500 ibiltari batu ditu VIII. Binke Trail Martxak

Barikuan [maiatzak 31] Berakruz Ikastolako kideek ibilaldia egin zuten herrian eta inguruetan zehar, eta aurtengoan ere, "oso pozik" amaitu zuten eguna.

Markina-Xemeingo ur txorrotak. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala.

Markina-Xemeingo eta Etxebarriko ur txorrotak, zabalik

Joan den astean zabaldu zituzten bi herrietako ur txorrotak. Markina-Xemeingoa urriaren 13ra arte egongo da martxan, eta Etxebarrikoa, berriz, irailaren 30era arte.

Gehiago