Markina-Xemeingo eta Etxebarriko ur txorrotak, zabalik

Joan den astean zabaldu zituzten bi herrietako ur txorrotak. Markina-Xemeingoa urriaren 13ra arte egongo da martxan, eta Etxebarrikoa, berriz, irailaren 30era arte.

Markina-Xemeingo ur txorrotak. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala.

Joan den astean zabaldu zituzten Markina-Xemeingo eta Etxebarriko ur txorrotak. Etxebarriko Udalak jakinarazi duenez, irailaren 30era egongo dira zabalik; Markina-Xemeinen, berriz, urriaren 13ra arte luzatuko dute denboraldia. Biek ordutegi berdina edukiko dute: 10:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik, egunero.

Hala, Markina-Xemeinen hainbat mantenimendu lan egin dituzte. Alde batetik, kautxozko lurra kendu eta hormigoizkoa jarri dute, kautxozkoak higiene eta osasun neurriak bermatzen ez zituelako: “Hormigoizkoa, aldiz, garbitzeko, lehortzeko eta desinfektatzeko aproposagoa da, eta bakteriak errazago ekiditen ditu”. Era berean, eremuaren itxitura ere hobetu egin dute. Oinetakoak erabiltzea ezinbestekoa izango dela adierazi dute udaleko ordezkariek.

Etxebarriko ur txorrotak. Argazkia: Etxebarriko Udala.

Argazkia: Etxebarriko Udala.