400 partaide baino gehiago eduki ditu Lekeitioko 31. Nazioarteko Triatloiak. Antolatzaileak "oso pozik" geratu dira aurtengoagaz, eta "sekulako maila" egon dela azpimarratu dute. Mikel Arrasate Larrea lekeitiarrak hirugarren postua lortu du.
San joan jaietako ospakizunez beteta egon dira Lea-Artibaiko herri eta auzoak. Aulesti, Ziortza Bolibar, Amallo eta Gorozikan giro “paregabea” egon da egun hauetan.
Ander Txakartegik argi du Berriatuko herriaren erantzuna ikusita, bi urte barru errepikatu nahi duela.
Zapatuan [ekainak 22] Markina-Xemeingo Grand Slamean lortu zuten kanporaketetarako txartela, batzuek irabazita, besteek galduta.
Bost egunetan bost emanaldi eskaini dituzte Musikaia Musika Eskolako ikasleek. "Denetariko" emanaldiak ikusi ahal izan dira.
Euskal Herriko Mugimendu Sozialistari lotutako EKIDA arte konpainiak sortutako antzezlana da.
Arretxinagako sukaldean elkartu ziren partaideak Mohammad Farajallah sukaldari errefuxiatuar palestinarrarekin batera hainbat errezeta egiten ikasteko.
Eltxo tigrea saihesteko gomendioak eman ditu Lekeitioko Udalak.