Askotariko kulturak elkartu dira Uhagonen

Kultura anitzen topaketa egin zuten barikuan [uztailak 5] Markina-Xemeinen.

Kultura anitzen topaketa Markina-Xemeinen. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala.
Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartearen ekimenez, kultura anitzen topaketa egin zuten barikuan [uztailak 5] Uhagonen. Hainbat lagun elkartu ziren Uhagoneko terrazan, batzuk euren kultura ezagutzera emateko gogoz, eta besteak, ikasteko gogoz. Hala, hainbat herriren ohiturak ezagutu eta probatzeko aukera egon zen bertan. Esaterako, Tea Marokoko erara egiten ikasi zuten, eta bertako pastak dastatu zituzten, Afrikako txirikordak egiten ikasi zuten eta henna erabiltzeko aukera eduki zuten.
 
Kultura anitzen topaketa Markina-Xemeinen. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala.

Argazkia: Markina-Xemeingo Udala.