2024/7/9

Mutriku Futbol Taldeak zuzendaritza berria aurkeztu du

Zapatuan [uztailak 6] aurkeztu zuen Mutriku Futbol Taldeak hurrengo urteetan egongo den zuzendaritza berria. Taldearen baloreak eta helburu orokorrak mahaigainean jarri zituzten.

34. Kaleka. 'Inertie' ikuskizuna. Argazkia: Gorka Bravo.

"Jendez gainezka" ospatu dute 34. Kaleka

Kale arteek hartu dituzte asteburuan [uztailak 5, 6 eta 7] Lekeitioko kaleak; antolatzaileak "pozik" geratu dira aurtengoagaz. Berritasunek ere, "ondo" funtzionatu dute.

ITSAS ERRONKA FEMINISTA

Itsasoa emakumeena ere badela aldarrikatu du Andrak Erramutan Talde Feministak

Euskal Kostaldeko Emakumeen Manifestuarekin eman zion amaiera itsas erronka feministari Ondarroako Andrak Erramutan Taldeak. Ondarroako herriak turrun hotsarekin egin zien ongi etorria eta itsasoa beraiena ere badela "ozen" aldarrikatu zuten.

Markina-Xemein, Bizkaiko Herriartekoan bederatzigarrenez garaile

Markina-Xemeinek garaipen aparta lortu zuen zapatuan [uztailak 6], Zeanuriren kontra, Bizkaiko Herriarteko Txapelketaren finalean.

Maderas de Lekeitio. Argazkia: Lekeitioko Udala.

Lekeitioko Udalak herritarrekin batera erabakiko du Maderas de Lekeitioko lurretan zer egin

Udalak plateamendu oso bat egingo du herritarrek nahi dutena eta legearen arabera egin daitekeena kontuan hartuz. Horren ostean, prozesu ireki eta parte hartzaile bat hasiko dute herritarrekin.

Berriatuko Umeen Eguna

Berriatua OinHerri herri hezitzaileen sareko bazkide izatera pasa da

2012an hainbat elkartek martxan jarri zuten egitasmoa da: haurren hezkuntza eta aisia beste modu batera bidera zitezkeela sinetsita.

Nolatu Festibalaren lehenengo eguna; Fermin Muguruzaren 'Nola?' dokumentalaren emanaldia, Lekeitioko Zulua tabernan. Argazkia: Lekitto Musika Banda.

Dena emanda hasi dute Nolatu Festibala

Atzo [uztailak 8] eman zioten hasiera jaialdiari, Fermin Muguruzaren 'Nola?' dokumentalagaz. Gaur [uztailak 9] Blue Velvet Gospel Singers taldearen txanda izango da.

2024ko Zientzia eta Teknologia Eguna, Markina-Xemeinen.

Leartibai Fundazioaren Talentatu proiektuak ia 3.400 ikasle bildu ditu

Lea-Artibaiko Kooperatiben Mahaia Elkarteagaz batera ikasturtearen balorazio “oso positiboa” egin dute.

Kultura anitzen topaketa Markina-Xemeinen. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala.

Askotariko kulturak elkartu dira Uhagonen

Kultura anitzen topaketa egin zuten barikuan [uztailak 5] Markina-Xemeinen.

Gehiago