Dena emanda hasi dute Nolatu Festibala
Atzo [uztailak 8] eman zioten hasiera jaialdiari, Fermin Muguruzaren 'Nola?' dokumentalagaz. Gaur [uztailak 9] Blue Velvet Gospel Singers taldearen txanda izango da.
Atzo [uztailak 8] hasi zuten lekeitiarrek herria New Orleans bihurtzeko bost eguneko bidaia. Lekitto Musika Bandaren eskutik heldu da Nolatu Festibala Lekeitiora, eta ez nolanahi gainera: Fermin Muguruzaren Nola? dokumentala ikusteko elkartu ziren atzo herritarrak Zulua tabernan. Bai antolatzaileak eta baita herritarrak ere, “oso pozik” egon zirela azaldu dute Lekitto Musika Bandakoek: “Zulua goraino bete zen, eta jende guztia oso pozik geratu zen. Txaloka amaitu genuen dokumentalaren emanaldia ikusten, eta pintxo batzuk jan ostean etxera joan ginen. Sekulakoa izan zen”.
- Gaur, uztailak 9.
- 20:00. Blue Velvet Gospel Singers, udaletxeko eskaileratan (euriagaz, Konpainiako Elizan).
- Bihar, uztailak 10.
- 19:00. Eder & Alain, Zubietan.
- 22:00. Malwina Masternak Quartet, Nautika aurrean.
- Etzi, uztailak 11.
- 20:00. Swinvergüenza & Dixie Bandits, dantza eta swing kalejira, kalez kale.
- 22:00. Mogumbo Brass Band, jazz eta musika kalejira, kalez kale.
- Barikua, uztailak 12.
- 23:00. XVIII. Plazakua: The Big Bandits, herriko plazan. Aulkia: 3 euro (turismo bulegoan salgai, 09:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 19:00etara).