Amorotoko Udalak herriko pilotalekua margotu du
Margoketa lanak egin ditu Amorotoko Udalak herriko pilotalekuan. Azaldu dutenez, uztailaren 30a eta abuztuaren 26a bitarte egin dituzte lanak; frontoia margotzeagaz batera, zenbakiak ere margotu dituzte. Margoketa lanak amaituta, udaleko ordezkariek jakinarazi dute hurrengo pausua logoa ipintzea izango dela, oraindik data zehatzik ez duten arren.