Azaroaren 1etik aurrera ez dute fidantzarik itzuliko.
Antzar jaian parte hartu zuten potinek fidantza jaso ahalko dute urriaren 31 bitarte. Kultur etxean itzuliko zaie fidantza, astelehenetik zapatura, 16:00etatik 21:00etara; azaroaren 1etik aurrera ez dute fidantzarik itzuliko. Hala, fidantza jasotzera doan pertsonak bere NAN agiria eroan beharko du. Era berean, antolatzaileek jakinarazi dute zigortuta dauden antzar potinetako arduradunek ezingo dutela fidantzarik jaso.