Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
AisiaKirolaKultura

Herritarrak Lea Ibilbideko Martxan elkartuko dira

Domekan [urriak 6], ibilbide luzea eta laburra edukiko dituzte XII. Lea Ibilbideko Martxako parte hartzaileek. Munitibarko helmugan, kopaua eta jai giroa nagusituko dira.

Alex Uriarte Atxikallende
Amoroto,Aulesti,Gizaburuaga,Mendexa,Munitibar
2024/10/02

Lea Ibibideko Martxa bere XII. ekitaldira iritsi da. Datorren domekan [urriak 6] egingo dute Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak antolatuta eta ibar horretako udalen laguntzagaz. Luzera desberdineko ibilbide bi prestatu dituzte, betiere herritarren mailari eta profilei begira. Edozelan ere, biak ala biak egiten errazak eta zailtasun teknikorik gabekoak izango dira. Ibilbide luzeak Mendexako Marierrota eta Munitibar lotuko ditu; tartean, martxalariak Amoroto, Gizaburuaga eta Aulestiko lurretatik pasako dira, 23 kilometroko bidea osatzeko. Aukera luzea hautatzen dutenak 08:15ean hasiko dira oinez. Ibilbide laburrekoek, aldiz, Aulesti eta Munitibar arteko tartea egingo dute oinez, 7 kilometro ingurukoa, eta 10:30ean ekingo diote, Errekondo parkean hasiz.

Martxa luzekoek zenbait hornidura gune topatuko dituzte ibilbidean zehar. Batetik, Gizaburuagako Errotazar lasaigunean indarrak berritu ahalko dituzte; bigarren geralekua Aulestiko parkean edukiko dute. Edozelan ere, antolatzaileek azaldu dute ibilbidean “hainbat iturri” daudela eta, hori horrela, parte hartzaileei etxetik “botila edo kantinplora” eroateko deialdia luzatu diete. 

Ibilbidean amaituta, jaiak oraindik jarraitu egingo du. Izan ere, 12:00etatik aurrera, Bengolako parkean kopaua eta jan-edana edukiko dituzte parte hartzaileek. Ez hori bakarrik: 13:00etan, toki berean, zozketa egingo dute. Zehazki, 100 euroko jatordua zozkatuko dute, Lea Ibarrean kokaturiko udalerri bateko jatetxean. Jai giroan eta aldarte ederrean emango diote amaiera Le Ibarreko herritarrentzako egun berezienetako bati.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.