Irakurleak azaroan elkartuko dira
Munitibarko Euskara Batzordeak irakurketa txokoa antolatu du azaroaren 22rako. Antolatzaileek azaldu dutenez, saioaren ardatza Patxi Zubizarretaren Sakonean, itsasoa ikusten da lana izango da. Irakurle taldeak lan horren nondik norakoak jorratuko dituzte. Hori horrela, aurreratu dute liburu hori udalerriko liburutegian eskatzeko aukera daukatela, parte hartu gura dutenek.