Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lekeitio Lagunkoia taldeak "ahots eta esku berriak" behar ditu

Herritarrei Lagunkoia taldean parte-hartzeko deia luzatu diete. Hurrengo bilera urriaren 15ean izango da.

Garaia Pagola Urriza
Lekeitio
2024/10/02

Lekeitio Lagunkoia taldeak 2017an eman zituen bere lehenengo urratsak. Ordutik egin duten ibilbidea luzea izan da, baina, beti, helburu argi batekin: belaunaldi guztientzako udalerri lagunkoiagoa eta irisgarriagoa eraikitzea. Hala, talde eragileari esker, udalerri nabarmen hobetu duten hainbat ekimen eroan dituzte aurrera. Orain, baina, aurrera egiteko “une garrantzitsuan” daude: “Ahots eta esku berriak behar ditugu ibilbide hori indartzen jarraitzeko”.

Hori horrela, herritarrak erakartzeko helburuarekin, Lekeitio Lagunkoia taldeak triptiko berri bat eta aurkezpen bideo bat kaleratu ditu. Orain arte egindako ibilbidearen berri eman nahi izan diete herritarrei: “Hainbat ekintza egin ditugu, esaterako, Argaizto Parkearen berritzea bezalako ekimenetatik hasi eta ingurumenaren eta ongizatearen inguruko sentsibilizazio kanpainetaraino. Gainera, aipatzekoa da 2023an Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria jaso genuela, lanaren eragin positiboa islatzen duen aitorpen gisa”.

2024a amaitu aurretik helburu nagusi bat betetzeko nahia dute Lagunkoiako kideek: herritarren parte-hartzea sustatzea, bereziki pertsona nagusien bizi kalitatea hobetzeko ekimenetan. Hala, herriko bizilagun guztiei luzatu diete Lagunkoi taldearen parte izateko gonbidapena: “Ziur gaude jendearen inplikazioa giltzarri izango dela Lekeitio lagunkoiago bat lortzeko”.

Azaldu dutenaren arabera, bilerak hilero egiten dituzte, eta ordu bateko iraupena izaten dute. Nola ez, parte hartu nahi dutenentzako bilera irekiak dira. Bilerak 10:00etatik 11:00etara egiten dituzte, eta hurrengoa, urriaren 15an izango da. Azaroko bilera aldiz, 19an izango da, eta abendukoa, 17an. Izena emateko agurtzane-ongintza@lekeitio.eus helbide elektronikora idazteko eskatu dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.