Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Uztailean Mutrikun sua hartu zuen eraikina amildu da gaur goizaldean

06:00 inguruan jazo da gertakaria, eta ez da zauriturik egon. Eraikina amildu denean aldamioak eraitsi ditu.

Eraikina amildu ondorengo argazkia. Argazkia: WhatsApp.
Garazi Burgoa Aldarondo
Mutriku
2024/10/02

Uztailaren 21ean Mutrikuko Barrenkale kalean sua hartu zuen eraikinaren zati bat amildu da gaur [eguaztena] 06:00ak inguruan, eta beheko aldamioak aurretik eraman ditu. Suhiltzaileak, Ertzaintza eta udaleko teknikariak hurbildu dira bertara, eta ez da zauriturik egon. 

Erre zenetik gaur arte eraikina eraisteko aurrelanetan ibili direla adierazi du Mutrikuko Udalak: “Udalak sustatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako teknikari gaituekin batera lanean ibili gara, eta Alde Zaharrean babestutako elementua den eraikina eraisteko aurrelanketa egin da. Eusko Jaurlaritzaren Ondare zuzendariak baimena eman ondoren, udalak burutuko ditu eraiste lanak. Horrez gain, babes mailaren ondoriozko azterketak luzatu direlako eta udala Jaurlaritzaren baimenaren zain egon delako ez ditu hasi lehenago eraispen lanak”.

Udal arkitekto aholkulariak egindako txostenean, hurrengo urratsak zehaztu dituzte: “Eraikinaren eraisketa eta ondoko eraikinen segurtasuna bermatzeko teknikari gaitua urgentziaz kontratatzea eta honekin batera, eraisketa lanak burutuko dituen enpresa kontratatzea. Baita, kalea erabat ixtea ibilgailu zein oinezkoentzat”. Hartutako erabakiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuari, Eusko Jaurlaritzako Kultur Ondarearen zuzendaritzari eta eraikinaren jabeei jakinaraziko zaizkiela adierazi du Mutrikuko Udalak. 

Sutea. Mutrikuko Malen jaietako lehenengo egunean piztu zen sua, Barrenkale kaleko 6. zenbakiko eraikinean, 08:00etan. Hirugarren solairuan hasi zen sua, eta bost pertsona zauritu zituen. Eraikina “oso kaltetuta” gelditu zen, eta gaur goizaldean, amildu egin da. Udalak jakinaraztera eman zuenez, kaltetuei ordezko bizilekua bilatu zien, “hala, egoera onera ekarri artean badute non bizi”. 

Uztaileko sutearen eta gero, eraikinaren egoera.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.