200 pertsona baino gehiago elkartuko dira Kuadrilla Egunean
Zapatuan [urriak 5] ospatuko dute ispastertarren egun handienetako bat.
Ispasterko Kuadrilla Eguna ispastertarrak elkartzeko egun handia da. Zapatuan [urriak 5] ospatuko dute, egun osoko egitarauagaz. 200 lagun baino gehiagok eman dute izena bazkarirako, hau da, azken 180 pertsonen marka gaindituko dute.
“Ispastertarrak elkartzeko eta ondo pasatzeko egun handia da guretzako, askotariko ekintzak egiten ditugu, baina denak elkarrekin”, azaldu dute. 10:00etan dago jarrita hitzordua bazkarirako prestaketekin hasteko, kuadrilla bakoitzeko bi lagun aurkeztu beharko dira. Bolo jolasa Kuadrilla Egunean hutsik egiten ez due ekintza horietako bat da. Iaz lehen aldiz umeentzako antolatu zuten goizean, eta harrera ona ikusita, aurten ere errepikatuko dute, 12:00etan.
15:00etan bazkaltzeko elkartuko dira. Eguraldiari begira daude udaleko kultura eta jai batzordeko kide antolatzaileak, hala ere, euria egitekotan, beste urte batzuetan bezala frontoian elkartuko dira. 18:00etan hasiko da nagusien bolo txapelketa, bakarkako lehiarako 2 eurokoa izango da izen ematea, eta binakakoan, betiere mistoak, 4 euro. Prezio bera izango du 21:30eko binakako txapel jaurtiketak. 19:00etan, berriz, Ziur Laters taldeak musika jarriko dio Kuadrilla Egunari.