2024/10/3

Feminismoz bustitzeko aukera, Ondarroako Etxelilan

Bi zerbitzu berri egongo dira aurten. Alde batetik, emakumeentzako aholkularitza juridikoa, eta bestetik, sexu aholkularitza bulegoa.

Iker Badiola Etxaburu Euskal Herriko Unibertsitetako Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendari berri izendatu dute

Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean irakasle izateaz gain, Biologia Zelularra eta Histologia Saileko zuzendari akademikoa ere bada.

Aritz Erkiaga, Jai Alai Ligaren jabe bihurtzetik urrats bakarrera

Hilaren 7a eta 21a artean, Jai Alai Ligaren Lauko Finala lehiatuko dute Durangoko Ezkurdin. Aritz Erkiagak, sailkapenaren agintean den puntistak, Thibault Basque izango du bikote, Xabier Lauzirikaren eta Imanol Lopezen kontrako finalerdian.

Markina-Xemeingo erraldoiak. Argazkia: Markina-Xemeingo Erraldoiak.

Dena prest, Erraldoien I. Topaketarako

Markina-Xemeinen elkartuko dira zapatuan [urriak 5], herriko erraldoiekin batera, Lekeitioko, Debako, Elgoibarko eta Bergarako erraldoiak. 100 parte hartzaile baino gehiago izango ditu topaketak.

2023ko urriaren 19, urriaren 7a eta gero, Lekeition egindako lehen mobilizazioa. Argazkia: Lekeitioko Palestinaren Aldeko Elkartasun Taldea.

Palestinar herriarekin bat egiteko deia luzatu diete lekeitiarrei

Lekeitioko Palestinaren Aldeko Elkartasun Taldeak urriaren 7an egingo duen mobilizazio eta ekitaldira joateko deia egin dio herritarrei; 'Palestinar erresistentzia aurrera' lemapean elkartuko dira 19:00etan, Eskolapean. Urriaren 5eko Bilboko manifestaziora joateko deia ere egin dute.

Mendexako herrigunea

Mendexako Goi-Alde Elkarteak antolatuta, Bilbora irteera egingo dute

Izena emateko azkenengo eguna urriaren 8a izango da. Egunean bertan, 09:00etan aterako da autobusa Mendexatik.

Gorriñoz-Zubedi baserrien arteko bidea, Ziortza-Bolibarren. Argazkia: Simon Bolivar Museoa..

Galdutako bide bat berreskuratu dute Ziortza-Bolibarren

Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, Gorriñoz eta Zubedi baserrien arteko bidea berreskuratu dute. Domekan [urriak 6], bidea ezagutzera joateko ibilaldia egingo dute, 11:00etan, plazatik irtenda.

200 pertsona baino gehiago elkartuko dira Kuadrilla Egunean

Zapatuan [urriak 5] ospatuko dute ispastertarren egun handienetako bat.

Gehiago