Mendexako Goi-Alde Elkarteak antolatuta, Bilbora irteera egingo dute
Izena emateko azkenengo eguna urriaren 8a izango da. Egunean bertan, 09:00etan aterako da autobusa Mendexatik.
Mendexako Goi-Alde hirugarren adinekoen Elkarteak antolatuta, egun pasa “ederra” egingo dute urriaren 16an, Bilbon.Urriaren 8a izango da izena emateko azkenengo eguna, eta egunean bertan 09:00etan aterako da autobusa Mendexatik.
Goizean, Bilboko Berreginen Museoan bisita gidatua izango dute, eta ostean, Kortezubiko Lezika jatetxera joango dira bazkaltzera. Bazkalostean, ez zaie planik faltako, izan ere, briska, tute eta mus txapelketak izango baitituzte. Horrez gain, gorputzak berotzeko, musikak eta dantzek girotuko dituzte ondorengo orduak.
Prezioari dagokionez, elkarteko bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute, eta gainerakoek, 35 euro.