Aulesti eta Markina-Xemein arteko Lekoitz harrobiko isurketek jarraitzen dutela salatu du Eguzkik
Irailaren 13an gertatutako isurketa salatu du Eguzki Talde Ekologistak, “Amenabar taldeko Aulesti eta Markina-Xemein artean dagoen Lekoitz harrobiko Marnemar enpresan maiz gertatzen dira isurketak, eta azkena, irailaren 13an izan zen. Zoritxarrez, ohikoa da harrobiek ingurumen delituen gaiarekin dute lotura”.
“Nazkatuta gaude horrelako gertaerak zigorgabetasun osoz gertatzen jarraitzeaz, eta dei egiten diegu inplikatutako erakundeei gaiari buruz hiz egin dezaten. Ez al da nahiko akuiferoak izorratzea? gainazalean dauden urak ere kutsatu behar al dizute?”, adierazi dute Eguzki talde ekologistatik. “Nazkatuta gaude horrelako gertakariak inpunitate osoarekin gertatzen direlako”, salatu du talde ekologistak.
URA agentziako langileek hartutako laginean ikusi dutenaren arabera, dekantazio putzuak betetzearen ondorioa da errekaren kolorea: “Ubero errekak izaten duen kolore zuria, dekantazio putzuak betetzen direlako da, eta hori betetzen denan, errekara doa putzuetakoa”.