Haurdunaldiko eta erditze osteko doluagaz laguntzeko taldea egongo da Markina-Xemeinen
Taldean parte hartzeko izena eman behar da. Lehenengo saioa urriaren 15ean egingo dute.
Haurdunaldiko eta erditze osteko doluagaz laguntzeko taldea sortu gura dute Markina-Xemeinen. Hilean ordu eta erdiko saio bana egingo dute taldearen parte izan nahi dutenek, urrian hasi eta ekainera bitarte. Hala, lehenengo saioa urriaren 15ean egingo dute, 17:30ean, Uhagonen. Hala ere, tailerra malgua dela azaldu du Markina-Xemeingo Udalak, eta “bakoitzaren beharren araberakoa”. Hori horrela, ez dago zertan osorik egin.
“Haurdunaldian edo erditu ondoren umea galdu edota haurdun geratu nahi eta ezin dutenentzako laguntza taldea” dela azaldu dute antolatzaileek. Parte hartu nahi dutenek 630 25 76 53 (Lucia) telefonoan eman ahalko dute izena, 15 euroren truke; toki mugatuak daude eta edukiera bete arte eman ahalko da izena.
Saioak.
- Urriak 15.
- Azaroak 12.
- Abenduak 10.
- Urtarrilak 14.
- Otsailak 11.
- Martxoak 11.
- Apirilak 8.
- Maiatzak 13.
- Ekainak 10.