Lapurreta egin dute Markina-Xemeingo udal brigadaren lantegian
Hainbat tresna eta material lapurtu dituzte. Markina-Xemeingo Udalak egoera gaitzetsi du.
Markina-Xemeingo Udalak jakinarazi duenez, lapurreta egin dute udal brigadaren lantegian, zapatutik domekarako gauean. Azaldu dutenez, brigadako langileek egunerokotasunean erabiltzen dituzten “tresna eta material ugari” eroan dituzte, “horrek dakarren kalte material eta ekonomikoarekin”. Hori horrela, udalak gertaera gaitzetsi nahi izan du.