Ondarearen Europako Jardunaldian berreskuratutako bidea ezagutu dute
35 ziortza-bolibartar elkartu dira berreskuratutako bidea ezagutzeko asmoz.
Ondarearen Europako Jardunaldien baitan Ziortza-Bolibarren berreskuratu duten bidea ezagutu dute herritarrek. 35 izan ziren atzo [urriak 6] herriko plazan elkartu eta bidea ezagutzera joan zirenak. Hain zuzen ere, GorriƱoz baserritik Zubedi baserrira doan bidea garbitu, eta atzo egindako ibilaldiarekin estreinatu zuten bidea herritarrek. Antolatzaileak pozik daude ekitaldiak izan zuen erantzunagaz, eta “dena ondo” joan zela aipatu dute.