Bigarren eskuko azoka egiteko erropa jasoko dute urriaren 10ean eta 17an
Andraetxean ospatuko da azoka, urriaren 19an eta 20an.
Martxan daude Andraetxeko kideak, eta badatoz beste behin ere bigarren eskuko azokagaz. Aurtengoan urriaren 19an eta 20an ipini dute azokarako hitzordua; ordutegiak aurrerago zehaztuko dituzte. Hala ere, aurretik erropak bertan utzi nahi dituztenek datozen bi eguenetan (urriaren 10ean eta 17an) edukiko dute horretarako aukera, 17:00etatik 18:00etara, Andraetxean.