Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zapatuan ospatuko dute IV. Aniztasunaren Besarkada Eguna

Ekai Lersundi gogoan izan, aniztasuna aldarrikatu eta elkarri babesa emateko helburuarekin dator aurten ere Aniztasunaren Besarkada Eguna. Zapatuan [urriak 12] egingo dute ekitaldia, 13:00etan, Itsasaurren.

Garazi Burgoa Aldarondo
Ondarroa
2024/10/10

Laugarrenez ospatuko dute zapatuan [urriak 12] Aniztasunaren Besarkada Eguna Ondarroan. Urriaren 13a Ekai Lersundi Martinezen urtebetetze eguna izanik, bera gogoan izan, aniztasuna aldarrikatu, eta besarkadak daukan garrantzia nabarmentzeko eguna izango da. Aurten, gainera, zapatuan egingo den urteroko ekitaldiaz gain, beste hainbat ekintza antolatu dituzte astean zehar eta asteburuan. Hasieran Ekai Lersundi Martinezen gurasoek antolatutako eguna bazen ere, Ondarroako Udalarekin, Hezkidetza Egitasmoarekin eta Berdintasun Kontseiluarekin elkarlanean egingo dute oraingoan.

“2018ko otsailaren 17an Naizen Elkarteak omenaldia egin zion Ekairi Ondarroako Musika Plazan. Bertatik, Ekairen monolitora bidean, Aingeru Mayorrek -Naizeneko lehendakari izandakoa eta gaur egun kidea- besarkada benetan berezia eman zidan, betea. Besarkada horrek transmititu zidana behar duenari transmititzeko nahia izan nuen. Eta zer hobeto besarkada eguna antolatzea baino? Horrez gain, Ekairi pertsonalki ezin diogunez opari gehiago egin, egun hau, bere urtebetetze egunaren bueltan izan behar zela pentsatu genuen”, adierazi du Elaxar Lersundik. 

Atzo [urriak 9] eman zioten hasiera egitarauari, ZARATA audio erakusketarekin, eta bertaratuek “oso ondo” egon zela aipatu dute. Hodei Arrastoaren LGTBIQ+ kolektiboari buruzko audio gida da honakoa, eta kolektiboaren parte diren hainbat norbanakok parte hartu dute bertan: “ZARATAren parte garenok ez gara maisuak, ez dugu egia absoluturik azaldu nahi. LGBTI+ kolektiboaren parte garen norbanakoak gara soilik eta gure bizipenak eta istorioak duintasunez azaldu nahi dizkiegu euskal herritarrei, ezjakintasunak dakartzan tabuek sorrarazten dizkiguten egoera deserosoei aurre eginez. Galdera mordoa egin eta erantzun gutxi batzuk emango ditugu. Oraindik lan handia daukagu gizarte inklusibo bat izatera iristeko eta ZARATA proiektuak bide horretan aurrerapauso bat izan nahi du”. 

Bihar [barikua], 11:00etan, hezkidetza egitasmoaren barnean, museo ibiltaria egongo da Itsasaurren, eta herriko ikastetxeek hartuko dute parte, hezkidetzako hezitzaileekin genealogia feministaren eta LGTBIQ+ kolektiboaren inguruan egindako lanketa plazaratuz. 

Etzi [zapatua], Aniztasunaren Besarkada Egunean, Euskal Herriko batukada feministen sareak girotuko ditu Ondarroako kaleak, 12:00etan hasita. Ondoren, Itsasaurren batuko dira denak, 13:00etan, Ekai Lersundiren monolito aurrean, eta urteroko ekitaldia egingo dute; agurra, dantzak, Bibitxa ikuskizuna, eta nola ez, besarkada espirala. Euria egiten badu, Etxelilan egingo dute ekitaldia. Egunari jarraipena emateko, Alargun Beltzak taldearen kontzertua egongo da Alde Zaharrean, 19:00etan. Elaxar Lersundik besarkadak elkarbanatzera joateko deia egin die herritarrei: “Garrantzitsua da besarkadak ematea, nik, beso zabalik emango dizkiot behar duenari, eta ez zapatuan soilik, urteko beste egunetan ere bai”. 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.