Markina-Xemeingo ur txorrotak itxita egongo dira udaberrira arte
Markina-Xemeingo Udalak joan den maiatzean zabaldu zituen ur txorrotak; uda denboraldian egunero 10:00etatik 20:00etara egon dira zabalik. Udazkena heltzeagaz batera, baina, itxi egingo dituzte. Hori horrela, gaurtik [urriak 14] aurrera itxita egongo dira. Jakinarazi dutenez, udaberria heltzeagaz batera zabalduko dituzte berriro ere, datorren urtean.