ROALeko langileen borrokak ez du etenik

Eguenean [urriak 17] elkartuko dira berriro, 19:00etan, Ondarroako zubi zaharrean.

Atzo [urriak 14] elkartu ziren berriro ere Berriatuko ROAL enpresako langileak, Gardotza Industrialdean. Irailaren amaieran salatu zuten langileek eurek eskubideak urratuak izaten ari zirela, eta ordutik hainbat izan dira egin dituzten elkarretaratzeak; euren lanpostua defendatu, eta enpresari soldatak ordaintzea exijitzen diete. Eguenean [urriak 17] elkartuko dira berriro ere langileak, 19:00etan, Ondarroako zubi zaharrean.

Roaleko langileen elkarretaratzea.