Udalaren webgunean nabigatzen ikasi ahalko da Amoroton
Urriaren 24an izango da ikastaroa; aurrez izena eman behar da.
Amorotoko Udalak ikastaro praktikoa emango du udalaren web orrian nabigatzen ikasteko. Urriaren 24an, 18:00etan, kultur etxean emango dute ikastaroa. Webgunean nabigatzen ikasteaz gain, eskaera bat egiten eta norbere errolda ziurtagiria eskatzen ikasiko dute parte hartzaileek. Izena eman behar da udaletxean, info.amoroto@bizkaia.org idatziz edo 946-84 25 49 telefonora deituz. Gogorarazi dute bakoitzak bere BakQ kodea eduki behar duela; ez dutenek udaletxean eskatu dezakete.