65 lagun elkartu dira Lekeitioko altxorrak eta zerkak ezagutzeko ibilaldian
Lekeitioko Denbora Bankuak antolatuta herriko hainbat txoko ezagutu dituzte ibilaldian parte hartu dutenek. Durangoko Denbora Bankutik 22 lagun etorri dira.
Atzo [urriak 20] Lekeitioko altxor eta zerkak ikusteko ibilaldian 65 lagun elkartu ziren. Lekeitioko Denbora Bankuak antolatuta eta Julian Arrateren gidaritzapean, Lumentzako koba, Leako padura, Sosoagako dolarea, Dominikar komentua, Usotegi herritarren ortua eta inguruko zerkak ezagutu zituzten. Lekeitiarrak eta inguruetako herritarrak ez ezik, Durangoko 22 pertsona ere joan ziren Lekeitiora, izan ere, Durangoko Denbora Bankuarekin talde ekintza trukaketa izan da. Hala, azaroaren 16an lekeitiarrak izango dira Durangora joango direnak.