Ekiolari buruzko informazio saio irekia egongo da urriaren 24an Markina-Xemeinen
18:00etan Esperantza aretora bertaratzeko deia egin diete herritarrei.
Lea-Artibaiko Ekiolak informazio saio irekia eskainiko du eguenean [urriak 24], 18:00etan, Markina-Xemeingo Esperantza aretoan. Antolatzaileek azaldu dutenez, proiektuaren berri emateaz gain, herritarren zalantzak argitzeko tartea ere egongo da: “Lea-Artibaiko eguzki autokontsumorako herritarren kooperatiba hobeto ezagutzeko saio irekia izango da”.
Etxebarrian instalatuko dute Lea-Artibaiko Ekiola, eta urtean 1.396 MWh ekoitziko ditu; aurreikuspenen arabera, eskualdeko 600 familia eta saltoki txiki ingururen energia-beharrak asebetetzeko besteko energia izango da ekoitziko duena.