2024/10/22

Lekeitioko aparkaleku sistema berria ekainaren 15etik aurrera martxan. Argazkia: Lekeitioko Udala.

Lekeitioko EAJk EH Bilduren "utzikeria eta gestio falta" salatu ditu

Aparkaleku sistema berria kolokan dagoela salatu dute jeltzaleek, prozesuaren legezkotasun faltaren eraginez. Era berean, sistema berriak eskubide desorekak sortu dituela uste dute.

Mutrikuko Galbaixo Eguna

Herritarrek Malen eta Galbaixo jaien balorazioa egiteko galdetegia prestatu du Mutrikuko Udalak

Herritarrek galdetegiak betetzeko aukera izango dute, modu digitalean eta paperean. Mutrikuko Udalak balorazioak egin eta iritzia ematera animatu ditu herritarrak.

Lauko Finaleko podiuma

Sendotasunaren txapela

Xabi Barandikak eta Imanol Lopezek irabazi dute Jai Alai Ligako Lauko Finala Sorozabal anaiak hirugarren setean mendean hartuta. Aritz Erkiaga denboraldiko pilotaririk onena izendatu dute.

Ane Urkiri mutrikuarra 'Naiz'-eko zuzendari berri izendatu dute

Orain arteko zuzendaria izan den Iñaki Altuna ordezkatuko du Ane Urkirik.

Palestinar herriaren aldeko oihua eta "izugarrikeriaren kontrakoa" entzun da berriro ere

Palestinako genozidioa salatzeko eta erakundeei Israelekin harremanak erabat etetzeko eskatzeko elkarretaratzeetan batu ziren atzo (urriak 21) Aulestin, Berriatuan, Lekeition, Markina-Xemeinen, Mendexan, Munitibarren, Mutrikun eta Ondarroan. Gernika Palestina Herri Ekimenak Israelen genozidioa salatzeko egindako iazko lehen mobilizazio handiaren urteurrena aprobetxatu du salaketa berriro ere kaleratzeko.

Lekeitioko EH Bilduren III. Topaketak.

50 herritar inguru elkartu dira Lekeitioko EH Bilduren III. Topaketan

Herri ereduari eta etxebizitzaren problematikari buruz aritu ziren bertaratu zirenak.

Martxa da Lea Ibarrako egutegi lehiaketa

Urriaren 27an [domeka] amaituko da Lea Ibarrako egutegi lehiaketarako lanak aurkezteko epea.

Andraetxeko bigarren eskuko azoka

Helburu guztiak bete ditu Andraetxeko bigarren eskuko azokak

Andraetxetik ekintzaren balorazio “oso positiboa” egin dute, emakumeen topagune bilakatu dutelako.

Ondarearen Europako Jardunaldiak Markina-Xemeinen; Atxondoa auzoko errege bidea ezagutu dute herritarrek.

Markina-Xemeingo Ondarearen Europako Jardunaldiak "ederto" joan dira

Saio bakarra egiteko asmoa zuten arren, azkenean bi saio egin behar izan zituzten, jende kopurua zela eta; 100 lagunek ezagutu dute Atxondoatik pasatzen zen errege bidea.

Ekiola Lea-Artibai herri kooperatibaren obrekin hasiko dira.
Gehiago