Markina-Xemeingo Ondarearen Europako Jardunaldiak "ederto" joan dira
Saio bakarra egiteko asmoa zuten arren, azkenean bi saio egin behar izan zituzten, jende kopurua zela eta; 100 lagunek ezagutu dute Atxondoatik pasatzen zen errege bidea.
Ondarearen Europako Jardunaldiek erantzun ezin hobea izan dute Markina-Xemeinen. Joan den zapatu eta domekan [urriak 19 eta20] elkartu ziren herritarrak Atxondoa auzotik pasatzen zen errege bidea ezagutzeko asmoz, Asier Aretxabaletaren gidaritzapean: “Ederto joan zen, jendea oso pozik geratuzen. Pentsa, hasira batean 50 pertsonako muga ipintzea pentsatu genuen, baina 80 pertsona inguruk eman zuten izena, eta domekan berriro ere ibilbidea egitea pentsatu genuen. Hasiera batean domekarako 30 pertsona inguru zeuden arren, azkenean 50 baino apur bat gehiago izan ginen”.
Hala, 100 nagusi nahiz gazte, “denek oso pozik” egin zuten ibilaldia: “Nagusientzako hurbilagotik ezagutu izan duten mundu baten gomuta izan zen, eta gazteenekin euren bizipenak zabaltzeko aukera ederra”. Ordu eta erdiko saioa izan zen arrei, batzuei labur egin zitzaien; hala, “eskertuta eta pozik” amaitu zituzten bi saioak.