Martxa da Lea Ibarrako egutegi lehiaketa
Urriaren 27an [domeka] amaituko da Lea Ibarrako egutegi lehiaketarako lanak aurkezteko epea.
Lea Ibarrean aniztasunerantz gaitzat duen egutegi lehiaketa abian da, eta urriaren 27an [domeka] amaituko da lanak aurkezteko epea. Argazki, marrazki edo ordenagailuz egindako konposizioak aurkeztu daitezke, eta inoiz argitaratu gabeko lanak izan beharko dira. Argazkiei dagokionez, Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoa osatzen duten herrietan ateratakoak izan beharko dute, eta jendea agertuz gero, baimenak beharko dira. Behin lanak aurkeztuta, erabilerari dagokionez, mankomunitatea esku geldituko dira.
Parte hartzaile bakoitzak gehienez lau lan aurkeztu dezake, eta honetarako, lanari titulua jarri eta non aterata dagoen zehaztu beharko da, egilearen izen abizenekin batera, hurrengo helbide honetara bidali beharko dira: mankomunazgoa@gmail.com. JPG formatuan aurkeztu beharko dira argazki zein marrazkiak, horizontalean, eta gutxienez 10 megapixel izan beharko ditu. Egile bakoitzak lanetako bat aukeratu beharko du, ikusleen sariko bozketan parte hartzeko.
Sariak. Epaimahaiaren saria 250 eurokoa izango da, baita ikusleena ere. Bigarren sari hau bozkatzeko aukera azaroaren 4tik 10era bitartean egongo da. Finalera heltzen diren hamabi lan hautatuetako bakoitzari egutegiko hilabete bat esleituko zaio, lanaren titulua eta egilearen izen abizenekin.