Zeinu Hizkuntza Tailerra egingo dute Munitibarren
Txopitturri guraso elkarteak Zeinu Hizkuntza Tailerra antolatu du munitibartarrentzat, Euskal Gorrak Federazioak eta udalak babestuta. Azaroaren 8an egingo dute, eta jadanik izena eman daiteke. Ordu biko iraupendun saioa izango da, 17:00ak eta 19:00rak bitartekoa, eta udaletxeko areto nagusian egingo dutela aurreratu dute antolakuntzatik.
6 eta 99 urte bitarteko herritarrek parte hartu ahalko dutela adierazita, herritarrei animatzeko eta izena emateko deialdia luzatu diete. Horretarako, txopitturri@gmail.com posta elektronikora mezu bat idatzi beharko da. Era berean, antolatzaileek iragarri dute izen ematearen hurrenkera kontuan hartuko dutela, taldea osatzerakoan.