Bigarren urtez jarraian auzolanean zabalduko dute Lekeitioko frontoia
Azaroareko 2ko eta 9ko txandak, eta abenduaren 7koa eta 28koa falta dira betetzeko.
Bi urtez jarraian Lekeitioko Udalak herriko frontoia auzolanean zabaltzeko ekimena bultzatu du. Herritarren laguntzagaz ume eta gaztetxoek egoteko eta jolasteko aterpe bat izan dezaten da helburua, elkarren arteko aisialdia bultzatuz. Hala, zapatuan [urriak 26] hasi eta abenduaren 28ra arteko txandak betetzeko galdetegia zabaldu dute.
Zapatuetan, beraz, 17:00etatik 19:45era egongo da zabalik frontoia, baldin eta bi arduradun nagusi badaude. Gaur gaurkoz, azaroaren 2ko eta 9ko txandak falta dira betetzeko, eta baita abenduaren 7ko eta 28koak ere.