Markina-Xemeingo Udalak eta Artibai Futbol Taldeak hitzarmena berritu dute
Genero ikuspegia, hizkuntza irizpideak eta Barroeta futbol zelaiaren kudeaketaren inguruko irizpideak zehaztu dituzte hitzarmenean.
Hamarkada bat hitzarmena berritu barik eduki ostean, oraintsu berritu dute hitzarmena Markina-Xemeingo Udalak eta Artibai Futbol Taldeak. Hainbat bilera egin dituzte hitzarmen berria adosteko, eta oinarriak ere finkatu dituzte: “Oinarrian, futbolaren, eta oro har kirolaren eta kirolaren inguruko baloreen sustapenaren elkarlana du helburu hitzarmenak”.
Adierazi dutenez, euskara hutsean sinatu dute hitzarmena, eta hizkuntza irizpideak txertatu dituzte bertan. Era berean, genero ikuspegia ere txertatu dute hitzarmenean, eta baita Barroeta futbol zelaiaren kudeaketaren inguruko gaiak ere.