Mutrikuko Herri Krosa zapatuan lehiatuko da
Zapatuan [urriak 26] lehiatuko dira herri krosa eta kros txikia, Herrikrosaren web orrian eman daiteke izena.
12:00etan abiatuko da Mutrikuko XXI. Herri Krosa zapatuan [urriak 26], eta parte hartzaileek Goiko Plazatik Debarainoko joan-etorria egin beharko dute, guztira, 10 kilometroko ibilbidea burutuz.
Mutrikuko Talaixa Triatloi Klubak eta Mutrikuko Udalak elkarlanean antolatu duten herri krosa da honakoa eta izena emateko aukera zabalik dago oraindik Herrikrosaren web orrian, 15 euroren truke. Parte hartzaileek errepidetik egingo dute Debarainoko bidea, eta buelta, bidegorritik.
Kros txikia. 12:05ean hasiko dute 12-15 urte bitarteko gazteei zuzendutako lau kilometroko krosa, nagusien ibilbideari irteera eman ostean, eta Alkoleara arteko ibilbidea egingo dute.
Aipatutako bi ibilbidea hauetaz gain, lehen hezkuntzako umeentzako froga bat ere egongo da 11:00etan, eta 1.200 metrokoa izango da ibilbidea. Antolatzaileek adierazi dutenez, momentuz hamaika umek eman dute izena, eta berri “pozgarria” dela nabarmendu dute.
Sariak. Sariei dagokionez, bost kategoriatan banatu dituzte; helmugara heltzen diren lehenengo hiru neska-mutilak, beteranoen eta gazteen artean lehenengo neska-mutilak, eta lehenengo neska eta mutil mutrikuarrak. Horrez gain, gazteentzako proban ere sariak egongo direla azpimarratu dute.