Egun guztiko egitarauagaz gozatu dute etxebarritarrek, herriko gazte asanbladaren eskutik. Euriak atsedenaldirik eman ez badu ere, Etxebarriko gazteentzat ez da oztopoa izan eguna goi-goitik ospatzeko.
Lehenengo bi sariak Lea-Artibain geratu dira: Ormaetxea ondarrutarrak 33 minutu eta 57 segundoan amaitu du lasterketa, eta Ibarzabal markina-xemeindarrak, aldiz, 41 minutu eta 46 segundoan. Gizonezkoen podiuma Julen Etxebarriak eta Mikel AgirrebeƱak osatu dute, eta emakumezkoena, aldiz, Onintza Zeberiok eta Nora Etxeberriak.