Aldaketekin dator Bertsolari Gazteen BBK Sariketea
32 urte egingo ditu aurten gazteen plazaratzea helburu nagusitzat duen taldekako sariketak. Astelehenean [urriak 28] aurkeztu dute.
Azaroaren 4an hasi eta abenduaren 5ean, Zornotzan, amaituko da taldean jokatzen den Bertsolari Gazteen BBK Sariketea. Urtero urtero aldaketak ditu ekimen honek; hala adierazi dute gaur [urriak 28] goizean egin den aurkezpenean. Sei bertso saiok osatuko dute lehiaketa, eta horien bidez euskalgintzari naiz kulturgintzari ekarpena egitea espero dute.
Bi multzotan banatuta parte hartuko dute taldeek. Batetik, A multzoan 18 urtera arteko gazteek parte hartuko dute, hirukoteak osatuz. Bestetik, 25 urtera artekoek beste multzo bat osatuko dute, bikoteka. Janire Arrizabalaga Gernikarrak parte hartuko du Team Rocket taldean. Kanporaketa sistemako txapelketa honetan, saioko puntu gehien lortzen dituen taldeak egingo du aurrera. Izan ere, finala multzo bakoitzeko talde birek osatuko dute.
Aurten, sariek aldaketa garratzitsua izan dute. Bi mailetako irabazleek, Elkar dendetan erabiltzeko bonoa jasoko dute; gainera, bonoaren zenbatekoa handitu egin da aurreko aldiekin konparatuz gero. Aldakuntza nabarmenagoa da B multzoko sariei begiratuz gero; hain zuzen ere, bikote irabazleak 500 euro lortuko dituzte.
Hurrengoak dira saioak:
- Azaroak 4, astelehena, 10:30ean, Bilboko Urretxindorra Ikastolan: Xarmengarriak gira-Puntuak eta komak (A multzoa)
- Azaroak 6, eguaztena, 11:30ean, Igorre Arratia BHIn: AP8ko txikia-Arrakalk loratu (A multzoa)
- Azaroak 11, astelehena, 10:00etan, Zalla Mimetiz HLHIn: Anitzak-Sagutxo kaskarinak 2.0 (A multzoa)
- Azaroak 18, atelehena, Gernika-Lumo Elai Alai aretoan: 1. saioko irabazlea-2. saioko irabazlea (A multzoa) eta Team Rocket-Ai Zapotxin!-Malla 2 (B multzoa)
- Azaroak 20, eguaztena, 17:30ean, Mungia Mugire Txokoan: 3. saioko irabazlea-puntuazio altuena eskuratzen duen taldea (A multzoa) eta Okerbidea-LGBTaket-Rara Avis (B multzoa)
- Abenduak 5, eguena, 18:30ean, Zornotza Auditorioan: 5. saioko irabazleak-6.saioko irabazleak (A eta B multzoak)