32 urte egingo ditu aurten gazteen plazaratzea helburu nagusitzat duen taldekako sariketak. Astelehenean [urriak 28] aurkeztu dute.
Erika Mugartegi eta Arai Lejardi markina-xemeindarrak gailendu dira Elite Mailako Emakumezkoen Euskal Herriko Zesta-Punta Txapelketaren final handian, Maite Ortiz de Mendibil arabarra eta Maialen Aldazabal berriatuarra 2 eta 0 menperatuta.
Lekitto Bedarra taldearen ekimenez elkartu ziren zapatuan [urriak 26] Lekeitio eta inguruetako herritarrak. Gabino Muruaren hitzaldian, esaterako, Aulesti, Berriatua, Igorre, Mendexa eta Lekeitioko partaideak egon ziren.
Sutea Ondarroako San Ignazio kaleko 61. zenbakian piztu da. 08:40ak aldera aldera eman dute abisua, eta dagoeneko itzalita dago.
Peru Abarka album lehiaketako liburua aurkeztu dute Markina-Xemeinen, Ane Labaka idazleak, Raquel Samitier ilustratzaileak, Markina-Xemeingo Udalak eta Erein argitaletxeak.
Ondare Jardunaldien baitan, Ispasterko baserriak ezagutzeko bisita gidatuak egin zituzten asteburuan. Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak ere parte hartu du.
Mendizaleek 17 kilometroko ibilaldia burutu zuten atzo [domekan]. Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute.
Zapatuan [urriak 26] Europako Ondare Jardunaldien baitan, bigarren eta azken irteera egin zuten.
Aulestin irrintziarekiko zaletasuna sortzea da topaketen helburua, eta irrintzia bera, erdigunean jartzea. Urriaren 31n [eguena] amaituko da izena emateko epea.
Gainontzeko egunetan berriatuarrek Ondarroako Osasun Etxera joan beharko dute.
155 lagun inguru elkartu dira irteeran.
Andoni Egaña, Aitor Mendiluze eta Alexander Idoeta izango dira bertsolariak. Sarrerak salgai daude Kuriken eta Antiguako Aman, 30 eurotan.