Asterrika eta Mereludi auzoak hobeto ezagutu dituzte
Zapatuan [urriak 26] Europako Ondare Jardunaldien baitan, bigarren eta azken irteera egin zuten.
Berriatua bidez bide. Historian eta naturan barrena izenburua dauka aurtengo herriko Europako Ondare Jardunaldiak. Bi irteera egin dituzte, bigarrena zapatuan [urriak 26] egin zuten. Lehendabizikoa urriaren 19an egin zuten, eta Madalena ingurura joan ziren. Eguraldia lagun izan ez bazuten ere, herritarrek ez zuten hutsik egin. Asterrika eta Mereludi auzoetara joan ziren. Bertan herriko ondareaz “gehiago eta hobeto” ikusteko eta jakiteko aukera izan zuten: Andabide, iturri, garbileku, karobi, eskoletxe, serotetxe eta kortei buruz, esate baterako.