Eguenean bakarrik egongo da medikua Berriatuan
Gainontzeko egunetan berriatuarrek Ondarroako Osasun Etxera joan beharko dute.
Aurretik, uda osoan, uztailaren 15etik Berriatuan erizaina baino ez zenegon, egun erdiz, eta medikua behar izan dutenek Ondarroan hartu behar izan zuten hitzordua. Osasun Sailetik udako oporretako bi hilabetetan ordezkapenik egin ezin dituztela esan zieten eta horrela hutsunea geratu zen Berriatuan. Udaletik osasun zentroko egoera salatu zuten eta Jaurlaritzari exijitu zioten “egoera konpontzeko konpromisoak hartzea”.