Munitibarko Udalak HITZA sostengatzen jarraituko du
Munitibarko Udalak euro bat bideratuko du biztanle bakoitzeko, eskualdeko komunikazio proiektuaren aldeko apustua eginez.
Munitibarko Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak datozen lau urteetarako hitzarmena sinatu dute. Horrenbestez, Munitibarko Udalak HITZA babesten jarraitzeko erabakia hartu du. Hain zuzen, udalak hiru euroko diru laguntza emango du, biztanle bakoitzeko.
HITZAk eskerrik beroenak eman nahi dizkio udalari, eskualdeko komunikazio proiektuaren aldeko apustua egitearren eta bidelagun izaten jarraitzeko erabakia hartzeagatik.