Obren eraginez itxita egongo da Amorotoko mediku kontsulta
Azaroaren 4tik 8ra Mendexako kontsultara bideratuko dituzte herritarrak. Intsonorizazioa eta sarrera hobetuko dituzte.
Amorotoko mediku kontsultan egiten ari diren lanen eraginez, herritarrak mediku barik egongo dira azaroaren 4tik 8ra. Amorotoko Udalak jakinarazi duenez, bitarte horretan Mendexako mediku kontsultara joan daitezke amorotarrak. Azaldu dutenez, dirulaguntza jaso dute lanak aurrera eroateko, eta bi izango dira egingo dituzten aldaketak. Alde batetik, intsonorizazioa hobetuko dute, eta bestalde, sarrera hobetuko dute, intimitatea eta langileen babesa hobetzeko. Horretarako, interfono moduko bat instalatuko dute sarreran, eta atea itxita dagoenetan barrutik zabaldu ahalko dute bertako langileek.