Markina-Xemeingo Udalak hobekuntzak egin ditu kanposantuan
Besteak beste, hilerriko argiztapena hobetu dute.
Euskal Herriko txoko askotan ospatuko da bihar [azaroak 1] Hildakoen Eguna edo Domu Santu, eta horren jakitun, Markina-Xemeingo Udalak hobekuntza lanak egin ditu herriko hilerrian: “Kanposantura joan-etorri askoko egunak izaten dira honakoak. Hain justu, itxura berritua dauka aurten hilerriak, bertako hobekuntza lanei amaiera emanda”.
Azaldu dutenez, obra gehienak klaustroan egin dituzte. Besteren artean, argiztapena, sabaia eta teilatua berritu dituzte. Hilerri sarreran eta klaustrotik kanpo dagoen hilerriaren zatian ere argiztapena hobetu dute; azken zati horretan ondoko aparkalekutik argi gehiago ipini dute.