Ziortza-Bolibarko Udalak HITZA babesten jarraituko du
Ziortza-Bolibarko Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak datozen lau urteetarako hitzarmena sinatu dute.
Ziortza-Bolibarko Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak datozen lau urteetarako hitzarmena sinatu dute. Halaber, Ziortza-Bolibarko Udalak HITZA babesten jarraitzeko erabakia hartu du; agintaldi honetan herriko biztanle bakoitzeko 3 euroko diru laguntza emango du. HITZAk eskerrak eman nahi dizkio udalari, eskualdeko komunikazio proiektuaren aldeko apustua egin eta bidelagun izaten jarraitzeko erabakia hartu izanagatik.