Giro "ederra" nagusitu zen Ondarroako bertso bazkarian
Antolatzaileek balorazio "positiboa" egin dute, eta udaberrian beste saio bat antolatzea da asmoa.
Bertsoa erdigunean jarriz, giro “paregabea” nagusitu zen Ondarroan zapatuan [azaroak 2] Bertso Eskolak eta Txitxinpotxin Elkarteak antolatutako bertso bazkarian, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze eta Alexander Idoeta aritu ziren bertsotan. “50 lagun inguru batu ginen, eta helburuak bete genituen. Giro ezin hobea egon zen mahaiaren bueltan, eta bertsolariak, publikoa eta antolatzaileok, gustura gelditu ginen”. Janaria ere “gustukoa” izan zela aipatu dute antolatzaileek. Hala ere, erronka bat dute hurrengorako: “Gazte gutxi etorri ziren, beraz, hurrengorako lanketa sakonagoa egin behar dugu, perfil desberdinengana heldu eta gazte gehiago batzeko mahairen bueltan”. Udaberrian beste saio bat antolatzea da orain Ondarroako Bertso Eskolaren helburua.