Lekeitio Lagunkoiak auzolana egingo du Santa Katalinako bidean
Azaroaren 20an, 09:30ean ipini dute hitzordua.
Lekeitio Lagunkoiak azaroaren 20an egingo du hurrengo auzolan ekintza, Lekeitioko Udalaren babesagaz. Lagunkoiako kideek azaldu dutenez, Santa Katalinako bideko hormak eta Isabel II aterpetxoak margotuko dituzte. Hala, 09:30ean bertaratzeko deia egin diete herritarrei. Santa Katalinako jolastokian elkartuko dira, eta hiru ordu inguruko auzolan ekintza izatea espero dute. Auzolanagaz amaitzerakoan hamaiketakoa egin nahi dute partaideek eroandako janariagaz; deia egin diete bertaratzen direnei jateko zerbait eroateko.