Jon Arretxe idazleak Markina BHI bisitatu du
DBHko lehenengo mailako ikasleek solasaldia izan dute idazleagaz.
Jon Arretxe idazle basauriarra Markina BHIn eskolan egon zen atzo [azaroak 19], Beti Iparralderantz liburuaren inguruko solasaldi batean. DBH 1. mailako ikasleek liburua irakurri dute, eta Arretxeri hainbat galdera egin dizkiote liburuaren sorkuntza prozesuari buruz. Liburuko protagonista Drissa da, Malin bizi den 12 urteko mutiko bat: “Maliko herri txiki batetik atera eta Europarantzko bidaia amaigabean murgiltzen da. Liburu honek Afrikako gizartearen bizitza gurearekin alderatzeko aukera eman digu”.